XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erauntsia

Euri-tanta lodiak dakartzi lehenengoz haizeak hegoetan; geroxeago, ordea, artalea zakutik gaineztu zaion errotariari bezelaxe, kazkabar-erauntsia darie lainoai.

Turmoiaren burrunba-hots izugarria lehertu da Ernio-mendiaren galdorrean.

Hara, berriz, tximistak ortze-zehar irakaldika jolasean, suzko suge bihurriak bai`lira.

Ziztu zorrotza dagi, bitartean, haizeak zuhaiztietan eta teilatuetan.

Artasoroak eta garisoroak ere bizkarra makurtu behar izan dute, arranotan, erasoaren azpian! Zuztarretik atera beharrean darabilzki zuhaitzak; arakatu ta astindu ditu azpikoaz gain gari-metak.

Eguerdia izan arren, ilunaurrea dala dirudi; hain dago ilun; hain dago goibel....

Hara! Kazkabarraren ondoren, harri-erauntsiak zurizkatu ditu txint batean belardiak eta soroak.

Hau da zalaparta! Hau da harriaren sarraskia! Burrunba izugarria dagie turmoiak bata bestearen ondoren eta alkarren atzetik jolaska dabiltz tximistazko suge gorriak.

Orduerdi betez ez du inork entzun ekaitzaren orroa besterik.

Bildur-ikaraz totelduta toteldu:txunditu, lelotu begiratzen dute beserritarrak leihotik soroetara.

Jaungoikoaren izena! Alper-harriak Alper-harria: soroetan erabiltzen den harri astuna oinazpian geldiro zanpatu zanpatu: kolpeka zapaldu izan bai`litu bezelaxe, lotu dira garisoroak eta artasoroak....

Ekaitz-ostean, odol-kusku ikaragarria bezelaxe azaldu zan eguzkiaren uztaia uztaia: arkua hodei urratuen artetik.

Baso-usaia zekarkin haizeak nonahitik.

Belardietatik eta soroetatik jeikitzen zan lurrunaren usaia zan gozoa!.